Ina Mendibe Tabirakoko presidentegai aurkeztuko da

Anboto 2015ko ots. 17a, 14:39

Gaur egun klubeko presidenteordea den Ina Mendibe buru duen talde batek Tabirako  gidatzeko hautagaitza aurkeztuko du ekainaren 10eko Batzar Orokorrera.

Datorren denboralditik aurrera Tabirako gidatzeko hautagaitza bat, behinik behin, egongo da. Gaur egun klubeko presidenteordea den Ina Mendibe izango da hautagaitza horren burua eta bera aurkeztuko da presidentegai. Gainerako kideak klubeko gaur egungo batzordeak berretsi ostean jakinaraziko dituzte.

Talde berri horrek “gaur egungo zuzendaritza batzordearen babes osoa du”, Itsaso Gartzia presidenteak prentsa ohar batean adierazi duenez: “Hurrengo hileetan elkarrekin lan egingo dugu, klubeko jarduera horretako jakintzen trantsizio ahalik egokiena egiteko”.

Ina Mendibe, iaz Barakaldon egindako Munduko Saskibaloi Txapelketan boluntario lanetan zebilela hartutako argazkia:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!