Gazteek azaldu dute asanbladetan batu izan direla, eta ondorio batetara heldu direla: espazio bat behar dute harremantzeko, aisialdi kulturalerako, proiektuak garatzeko... Sentsibilitate eta iritzi ugaritako gazte taldea dela esan dute.
Premiak identifikatuta, ideiari forma ematen hasi dira. Auzolanean eta era kolektiboan sortu gura dute espazio berria, eta "kontrolatu edo mugatuko duen instituziorik barik". Erabilera anitzeko gelak jasoko dituen gune bat gura dute. Gainera, aukera berdintasunean eta euskararen aldeko "konpromiso argiagaz" eraiki nahi dute.
Gazteen arabera, hainbat leku publiko aztertzen ibili dira, eta Correos iruditu zaie egokiena. "Tamaina egokia, kokaleku zentrikoa, jabetza publikokoa eta urtetan erabilera aktiborik ez izatea" dira aukera hori egitera eroan dituzten ezaugarriak. Eskaera egin diote Aitziber irigoras alkateari, eta hemendik eta abendu hasierara bitartean batzartzeko deia egin diote, "komunikazio zuzenagoa mantentzeko".