Jose Angel Insunza gogoratuko dute

Anboto 2014ko uzt. 7a, 15:44

Jose Angel Insunza Bilboko San Ignacioko atletismo pistan 1974an.
Jose Angel Insunza atleta gernikarra gogoratuko dute sari biren bidez.

 

Zapatuko criterium-ean sari berezi bi banatuko dituzte: 100, 200 eta 400 metroko abiadura lasterketetan portzentaiarik onena duen gizonezkoak eta emakumezkoak Jose Angel Insunza Saria jasoko du. Insunza gogoratzea “aspalditik egin guran” zebiltzan zerbait dela adierazi du Durango Kirol Taldeko presidente Juan Sampedrok. Jose Angelen alaba Ainhoa Durangoko Kirol Taldean dabil gaur egun.

Jose Angel Insunza gernikarra zen eta “atletismoa erlijioa” zen berarentzako. Abiadura probetan aritzen zen batik bat. 1969an Bizkaiko orduko errekorra apurtu zuen 400 metrotan: “Bizkaiko atletismoak bere historian izan duen urterik onenetan bera lehian aritu zen; ez zen gehien narbarmentzen zena, baina bai giroa jartzen zuena eta beste denei gozarazi egiten ziena”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!