Artea eta Emakumea hartu dituzte aztergai, aurten, Artearen Ezaupidea jardunaldietan. Aurten XI. edizioa duen hitzaldi zikloa Durangoko Arte eta Historia Museoan eskainiko dute. Bihar izango da bigarren hitzaldia.
Erakusketa-koordinatzailea den Haizea Barcenillak emango du hitzaldia Exponer y exponerse: la visibilidad de las mujeres artistas izenburupean. Bihar, martxoaren 13an, 19:00etan izango da.