Arnasten ikasteko berriz diskoa han-hemen aurkezten dabiltza Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza eta Ander Mujika. "Oso pozik gaude; kanta berriak zuzenean jotzeko oso gogotsu geunden, eta asko disfrutatzen gabiltza zuzenekoekin".
Kontzertuak eta bestelako proiektuak uztartzen ditu Napoka Iriak: beste talde batzuekin kolaboratzen, dokumental baterako musika konposatzen, eta tributo kontzertu bat prestatzen dabiltza, esaterako.
Platerueneko azaroko Kantuaren Kantoian lortu zuena, "publikoagaz intimitate" puntua, bilatuko du bariku gaueko kontzertuan ere Napoka Iriak.
Durangoko Platerueneko barikukoa Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpena izango da. Ander Mujika taldekideak azpimarratu duenez, "hain pozik gaude kanta berriekin ezen horietan zentratuko garen. Baina, noski, egon daiteke sorpresaren bat ere".