Protesta, eraso matxistaren kontra

Anboto 2014ko urt. 8a, 10:27
Ezkurdin hamarnaka lagun batu ziren atzo iluntzean, Txoko Feministak eta Bilgune Feministak deituta. Horrelako erasoen aurrean mobilizatzeko deia egin zuten.

Domeka goizaldean jazotako eraso matxistaren kontra mobilizatu ziren atzo hainbat lagun Durangon. Indarkeria sexistari aurre egin lemapean egin zuten protesta Ezkurdin, ordu erdiz. Antolatzaileek azaldu zuten ez daukatela erasoaren inguruko informaziorik, hedabideetan agertu dena baino ez. Antzeko erasoen aurrean mobilizazioak antolatzen jarraituko dutela adierazi zuten, eta horietan parte hartzeko deia egin zieten atzo bertaratutakoei.

 

Erasoa domeka goizaldean salatu zuen emakume batek. 03:15 inguruan, bertaratu zen erasotuaren etxera Ertzaintza. Eztabaida baten ondoren, bikoteak eraso egin ziola azaldu zien emakumeak. Lepoan, paparrean eta besoan arramazkadak zeuzkala ohartu ziren ertzainak, Herrizaingo sailaren arabera. Egoera horretan, 28 urteko gizona aitxilotu zuten erasoaren ustezko egile lez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!