Gazte bat atxilotu dute ustez bikotea erasotzeagatik

Anboto 2014ko urt. 7a, 12:31
Ustez bikotea erasotzeagatik 28 urteko gaztea atxilotu zuen Ertzaintzak Durangon, urtarrilaren 5ean. Goizaldean, 03:15 inguruan, bertaratu zen erasotuaren etxera Ertzaintza, eta, eztabaida baten ondoren, bikotea eraso egin ziola azaldu zien emakumeak

Lepo eta papar inguruan arramazkadak zituela ohartu ziiren ertzainak, baita besoan ere. Emakumearen bikoteak eragindako zauriak ziren. Etxebizitzako egongelan atzeman zuen Ertzaintzak 28 urteko ustezko erasotzailea. Genero biolentzia delituagatik atxilotu zuten gizonezkoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!