Elkarretaratzea zapatuko eraso matxista salatzeko

Anboto 2014ko urt. 7a, 14:14
Durangoko Txoko eta Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute Ezkurdin, gaur, 20:15ean. 'Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu' lemapean egingo dute protesta

Zapatuan 28 urteko gaztea atxilotu zuen Ertzaintzak Durangon, genero biolentzia delituagatik. Eztabaida baten ondoren bikoteak eraso egin ziola azaldu zien erasotutako emakumeak bertaratu ziren ertzainei.

 

Durangoko Txoko eta Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute Ezkurdin, eraso matxista hori salatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!