Irigorasen eta Balierren abenduko aparteko soldata, JAED elkarteari

Anboto 2013ko ots. 12a, 16:00
Abenduko aparteko ordainsariari muzin egin eta JAED elkarteari emango diote Aitziber Irigoras alkateak eta Mari Jose Balier alkateordeak

Abenduko aparteko ordainsariari muzin egin eta JAED elkarteari emango diote Aitziber Irigoras alkateak eta Mari Jose Balier alkateordeak.

 

Durangaldeko EAJk emandako prentsaurrekoan aurreratu legez, Durangoko alkateak eta alkateordeak ez dute 2012ko abenduko aparteko soldata kobratu. Espainiako Gobernuak funtzionariei ezarritako murrizketa dela-eta, EAJko liberatuek ez kobratzea erabaki zuten, eurek horretarako aukera eduki arren. Prentsaurreko horretan aurreratu zuten gizarte ekintza atalean inbertituko zutela. Bada, Irigorasen eta Balierren soldata hori JAED elkarteari ematea erabaki du gobernu taldeak.

 

JAEDen bidez, egoera ekonomiko eta sozial larrian bizi diren pertsonei elkartasun laguntza helaraziko zaiela gogoratu du gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!