Bildu: "EAJk eginikoa jokaldi propagandistiko hutsa da"

Anboto 2012ko abe. 19a, 09:52

EAJko kargudunek ez dutela Gabonetako aparteko soldata kobratuko azaldu zuten atzo prentsaurrekoan. Bilduk prentsa oharrean dioenez, \"EAJ, aurpegia zuritu nahian, jendarteari iruzur egiten saiatu da\". Prentsaurrekoa eman zuten sei kargu publikoen artean 370.000 euro gordin baino gehiago kobratzen dutela gaineratu dute.

EAJko kargudunek ez dutela Gabonetako aparteko soldata kobratuko azaldu zuten atzo prentsaurrekoan. Bilduk prentsa oharrean dioenez, "EAJ, aurpegia zuritu nahian, jendarteari iruzur egiten saiatu da". Prentsaurrekoa eman zuten sei kargu publikoen artean 370.000 euro gordin baino gehiago kobratzen dutela gaineratu dute.

 

Durangaldeko Bilduk gogor kritikatu du atzo EAJko sei kargudunek Gabonetako aparteko soldataren gainean egindako adierazpenak. "Jokaldi propagandistiko hutsa" dela eta aurpegia zuritu nahaian jendarteari iruzur egiten saiatu direla leporatu die Bilduk jeltzaleei. Agerraldi horretan Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea, Orlan Isoird Berrizko alkatea, Joseba Mujika Elorrioko alkateordea, Mari Jose Balier Durangoko alkateordea eta Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko lehendakariak parte hartu zuten. Irigorasek egin zuen berba guztien izenean. Abenduko aparteko soldata ez dutela kobratuko, nahiz eta legalki posible izan adierazi zuen. Espainiako Gobernuaren aginduz, administrazio publikoek ezin diete beharginei soldata hori ordaindu, baina legaldi kargu publikoek kobratu ahalko lukete.

 

Bilduk dioenez, "argazkian agertutako sei kargu publikoek euren soldatekin urtean 370.000 euro gordin baino gehiago kobratzen dutela esatea ahaztu zaie". gaineratu zutenez, Durangoko alkateak 74.679,92 euro gordineko soldata du. "Beraz, ezeri uko egiteko zailtasun handirik ez dute izango", dio Bilduk. Durangaldeko Bilduk prentsa oharrean EAJko kideak langileekiko adierazi duten oinarrizko elkartasuna sinesgarria izan dadin, Aldundian eta Jaurlaritzan eta euren kontrolpean dauden instituzietan RAxoiren neurriari intsumisioa egin dezaten animatu ditu: "Gipuzkoako foru Aldundian egin den bezala, inposaketei aurre egin diezaietela animatzen ditugu. bitartean, euren hitzak ekarri dituen moduan eramango ditu haizeak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!