EAJko kargudunek ez dute kobratuko Gabonetako aparteko soldata

Anboto 2012ko abe. 18a, 13:48

Hainbat alkatek eta Amankomunazgoko lehendakari Oskar Zarrabeitiak prentsaurrekoa eman dute euren erabakiaren berri emateko

Hainbat alkatek eta Amankomunazgoko lehendakari Oskar Zarrabeitiak prentsaurrekoa eman dute euren erabakiaren berri emateko.

 

Durangaldeko EAJk agerraldia egin du Gabonetako aparteko soldataren inguruan kargudunek hartu duten jarrera azaltzeko. Bertan egon dira Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea, Orlan Isoird Berrizko alkatea, Joseba Mujika Elorrioko alkateordea, Mari Jose Balier Durangoko alkateordea eta Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko lehendakaria. Irigorasek egin du berba guztien izenean, eta esan du ez dutela abenduko aparteko soldata kobratuko, nahiz eta legalki posible izan. Espainiako Gobernuaren aginduz, administrazio publikoek ezin diete beharginei soldata hori ordaindu. "Derrigorrean ezarri behar dugun araua da, saihestu ezin dena". Baina, Irigorasek gogor kritikatu du neurria. "Langileeen eskubideak mugatzen ditu". Ondorioz, beharginekin elkartasunez, eurek ere ez dute Gabonetako aparteko soldata kobratuko.

 

Beharginen soldatak 2015era arte erretenitzea exijitu du Raxoiren gobernuak. Irigorasen arabera, 2015ean erabakiko da zer egin diruagaz, baina seguruenik pentsio planetara bideratuko ei da. Kargudunen soldata ez da erretenituko, eta euren proposamena gizarte ekintzan inbertitzea izango da.

 

Irigorasek adierazi du ez dutela ondo ikusten udal guztiekin irizpide berbera erabiltzea. Bere ustez, EAEko udalen egoera Espainiar Estatuko gainontzekoena baino hobea da, gestio onagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!