Zapatuan aberriratu zuten gorpua, horretarako dirua lortu eta gero.
Gabriela Arosemenaren gorpua Perura eroan dute dagoeneko. Bere lagunek lortu dute beharrezko zuten dirua: 4.500 euro inguru. Kanpaina egin zuten dirua batzeko; tartean, Munduko Arrozak jaialdian egin zuten bilketa. Arosemena maiatzaren 5ean hil zen, Juan de Iciar auzoko etxe bateko leihotik jausita. Bere heriotzaren zergatia ikertzeko eskatu zuten senide eta lagunek.Pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak, 23 urteko emakumea etxean erretenituta eduki zuelakoan. Libre utzi zuten. Gerora, Ertzaintzak adierazi zuen ikerketan baztertu egin zutela hilketaren hipotesia.