23 urteko emakumearen heriotza argitzea eskatu dute bere ikaskide eta lagunek

Anboto 2012ko mai. 8a, 15:01

Maiatzaren 5ean Juan de Iciar auzuneko etxebizitza bateko leihotik jausita hil zen 23 urteko emakumearen heriotza argitzea eskatu dute bere ikaskide, lagun eta senitartekoek. Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen ustez heriotzagaz lotura izan dezakelakoan. Aske utzi dute erretentzio ilegala leporatuta.

Maiatzaren 5ean Juan de Iciar auzuneko etxebizitza bateko leihotik jausita hil zen 23 urteko emakumearen heriotza argitzea eskatu dute bere ikaskide, lagun eta senitartekoek. Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du ustez heriotzagaz lotura izan dezakelakoan. Aske utzi dute erretentzio ilegala leporatuta.

 

"Gertaera honen berri eman gura dugu eta baita gertatutakoa argitzea eskatu". Eskaera hori egin dute 23 urteko emakumearen Sartu-Zabaltzenen-eko ikaskideek. Gaineratu dutenez, "badakigu, ikerketan hipotesi ugari aztertzen ari direla. Beharrezko ikusten dugu gertakari honen berri ematea, informatzea eta gertatu dena lehen bait lehen argitu dadin eskatzea".

 

Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, gizonezko bat atxilotu dute erretentzio ilegala leporatuta, heriotzagaz lotura izan dezakelakoan. Aske utzi dute eta epailearen aurrean deklaratzera deitzeko zain dago. Ikerketa zabalik dagoela gaineratu du Ertzaintzak.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!