Durangoko Joana Ocaña aktoreak parte hartzen duen Hortzmuga taldearen umeei zuzenduriko Libertia antzezlanak zabalduko du Uda Kalean Bizi jaialdia. Hamahirugarren edizioa da aurtengoa.
Tartean Ander Ertzilla eta Iñaki Jaio dauzkan Lau On Suite taldearen jazz kontzertua ere jasotzen du programazioak. Bestetik, uztailaren 12an eskainiko dute Durangoko La Papa antzerki taldekoek emanaldia: Te cuento las mil y una ipuin kontaketa saioa eskainiko dute.
Durangaldeko sortzaileen lanez gainera, baina, El show de Dodo kabareterako musika emanaldia, dantza garaikideko ikuskizun bi, eta Vaivén taldearen zirku ikuskizun "ikusgarria" ere izango dira, besteak beste, datozen asteetan Durangon ikusgai.
“Publiko zabalari zuzenduriko programa osoa da”, Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko kudeatzaileak esan duenez, Uda Kalean Bizi. Helburua, "agendako iragarpena jarraituta bertaratu delako edo ezustean kalean ikuskizun batekin topo egin duelako ikusleek kultura gozatzea" du jaialdiak.
EGITARAUA
Ekainaren 24an, 19:00etan, Libertia, Santana plazan
Ekainaren 27an, 20:00etan, Lau-On Suite, Etxezarreta parkean
Uztailaren 1ean, 12:00etan, Carneros eta Así y restar, Ezkurdin
Uztailaren 6an, 20:00etan, El show de Dodo, Ezkurdin
Uztailaren 12an, 20:00etan, Te cuento las mil y una..., Kurutzesantun
Uztailaren 13an, 19:00etan, Orsai, Udaletxeko plazan
Uztailaren 21ean, 22:00etan, Nazioarteko Folklore jaialdia, Andra Marian
Uztailaren 29an, 20:00etan, Do not disturb, no molestar, Ezkurdin