Durangaldeko folk musika eta antzerkia asteburuan ere uda kalean bizitzeko

Anboto 2011ko uzt. 1a, 08:50

Uztailaren 1 eta 4rakoak dira Uda Kalean Bizi jaialdiaren astebururako proposamenak: Ulannah eta Ganso & Cía taldeen emanaldiak aukeran

Uztailaren 1 eta 4rakoak dira Uda Kalean Bizi jaialdiaren astebururako proposamenak: Ulannah eta Ganso & Cía taldeen emanaldiak aukeran.


Durangoko Tabira auzoan eskainiko du, gaur, Durangaldean sorturiko Ulannah taldeak kontzertua. Uda Kalean Bizi jaialdian, udako giroa aprobetxatuta kultura haizetara gozatzeko aukera eskaintzen duen programazioaren barruan eskainiko dute gaur, 21:00etan, kontzertua.

 

Taldekideek “euskal balkan folk” deitzen dutena eskainiko dute gaur gaueko emanaldian; Europako ekialdeko musika tradizionaletatik abiatuta, bestelako doinuak sortzen dituzte Ulannahkoek.

 

Uda Kalean Bizi jaialdiaren barruko hurrengo hitzordua uztailaren 4koa da; Durangon kokatutako Ganso & Cía konpainiak Leioako Umore Azokan aurkeztu zuten Mediopelo umorezko obra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!