Ertzaintzak jakin eragin duenez, "atxiloketa badaezpadakoa" izan da. Joan zen astean, hil zen emakumea, baina, hasieran bere buruaz beste egin zuela uste zen. "Hasierako hipotesi hori aldatu dezakeen datu argirik" ez dute aurkitu oraindik, hedabideetara helarazi dutenez. Gertaeron ikerketa mantentzen du Ertzaintzak jakin eragin dutenez.
Leihotik behera erori ondoren hil zen joan zen ekainaren 16an 31 urteko emakumea. Erietxera eroan zuten eta bertan hil zen. Hasieran bere buruaz beste egin zuela uste izan zen, baina, ikerketek beste "alternatiba batzuk aztertzera" eroan dute, azaldu dutenez, eta Ertzantzak bikotekidea atxilotu zuen atzo, gertaeran zerikusia izan dezakelakoan. "Badaezpadako atxiloketa" izan da.