Durangoko emakumearen hilketa "arbuiatu" du Abadiñoko Udalak. Joan zen martitzenean atxilotu zuten gizona, leihotik jausitako 31 emakumearen heriotzagaz zerikusia izan zezakeelakoan. Eguenean, epaileak gizona kartzelaratzea erabaki zuen.
Jose Luis Navarro alkateak "emakumeen kontrako biolentziari aurre egitea, gizarte osoaren lana da oraindik", bando baten bitartez kaleratu duenez. Horregaitik, "gizarte zerbitzuetan laguntza eskatzera animatu" ditun genero biolentziaren biktimak.
Era berean, gaur, 20:00etan, Durangoko udaletxearen aurrean deitutako elkarretaratzean parte hartzera eta horrelako ekintzekiko "gaitzespena" agertzera gonbidatu ditu abadiñarrak.