Durangaldeko I. Surf jaialdia egingo dute gaur Zutunduren eskutik

Anboto 2011ko urtarrilaren 22a

Zutundu surf eta sup eskolak eratu du gaurko egitaraua. Durangaldeko surfzaleak batzeko deia egin du Zutunduk. Goizeko 10:00etan Lagako hondartzan ipini dute hitzordua, eta uretara mozorrotuta sartuko dira, gainera. Arratsaldean, 19:30ean, Plateruena kafe antzokian elkartuko dira, eta dokumental zein filmak ikusteko aukera izango dute. Gauean bertan jarraituko du festak, kontzertua izango baita Loonvagos taldeagaz.

DURANGALDEKO 1. SURF JAIALDIA (2011-01-22). Kartelaren making off-a. from Zutundu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!