Surfaren bidez, kultura trukaketa

Surfaren bidez, kultura trukaketa
Durangaldeko Zutundu eta Irlandako The Surf Project eskolek truke programa bat antolatu dute. Apirilaren 15ean 15 lagun joango dira Irlandara surfa praktikatzera eta hango kultura ezagutzera. Abuztuan, aldiz, 15 irlandar Euskal Herrira etorriko dira motibazio berdinekin.

Durangaldeko Zutundu eta Irlandako The Surf Project eskolek truke programa bat antolatu dute. Apirilaren 7an 15 lagun joango dira Irlandara surfa praktikatzera eta hango kultura ezagutzera. Abuztuan, aldiz, 15 irlandar Euskal Herrira etorriko dira helburu berdinekin.


Durangaldeko Zutundu SUP eta Surf eskolak eta Irlandako The Surf Project elkarteak kirolaren bidez kultur elkartrukea sustatzeko programa sortu dute. Zutunduko kide Txomin Magdalenak azaldu duenez “kultura bien arteko zubia izan gura du” Cross Culture Surf ekimenak. Horrela, apirilaren 7tik 14ra Euskal Herritik 15 gazte joango dira Irlandara (County Clare herrira); kontrara, abuztuaren 18tik 25ra beste hainbeste irlandar gazte etorriko dira Euskal Herrira (Zarautzera).


Ekimena 15 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Otsail osoan zehar zutundu.com webgunean izen-ematea hasiko dute eta  datu pertsonalak ematearekin batera hainbat galderei erantzun beharra egongo da, ekimenean benetan interesatuta daudela erakusteko. Ez da derrigorra, baina komeni da surfa gustuko izatea, Irlandan hainbat bider joango direlako itsasora kirol hori praktikatzera. Ondoren, izena eman duten guztien artean zozketa bidez irtengo dira hautatuak. Dena dela, genero eta geografia parekidetasunak baldintzatuko dute zozketa, neska eta mutil kopuru bera aukeratuko dutelako eta Bizkaitik eta Gizpuzkoatik ez ezik Nafarroatik, Arabatik eta Iparraldetik ere surf zaleak batzen saiatuko direlako.


Ekimena gauzatzeko Europar Batasunetik ‘Youth in action’ izeneko laguntza jaso dute. Horrek ekimenaren zati bat estaltzeko balio du.


Irlandan museoetara, Irish Night izeneko musika kontzertura zein Irlandako itsasertzeko amildegi ezagun batzuetan sortzen diren olatu itzela ikustera joango dira, besteak beste. Abuztuan, irlandarrak hona datozenean ere, surfa ez da faltako, baina Guggenheim museora, esku pilota partidu batera zein bertso afari batera joango dira, besteak beste. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, ingelera parkatikatzeko ere ekimen aproposa izango da.

 

Surf jaialdia


Bitartean, otsailaren 11n, II. Surf jaialdia antolatu dute Zutunduk eta Durangaldeko hainbat surf zalek Plateruenean eta gonbidatuen artean Kepa Acero surflari ezaguna dago; algortarrak interneten oso jarraitua izan den La última frontera dokumentala aurkeztuko du. Horrez gainera, Gastrologging dokumentala ere eskainiko dute, besteak beste. Aurretik denek elkarrekin bazkalduko dute eta ondoren mota guztietako tailerrak antolatuko dituzte eta hainbat arlotako espezialistak (surf taula egileak, taulen funda egileak…) bertatik bertara lanean ikusteko aukera eskainiko dute. Musikarik eta jai-girorik ere ez da faltako.

 

\"\"

Erlazionatuak

Durangaldeko I. Surf jaialdiaren bideoa

Zutunduk bideoa osatu du jaialdiko irudiekin.
Durangaldeko I. Surf jaialdia egingo dute gaur Zutunduren eskutik

Durango

DURANGALDEKO 1. SURF JAIALDIA (2011-01-22). Kartelaren making off-a. from Zutundu.