Urtebeteko kartzela zigorra AHTaren kontra protestatzearren

Anboto 2011ko urt. 20a, 09:37

Eguaztenean epaitu behar zuten Durangoko gaztea, baina bi aldeak akordiora heldu ziren.

Ordizian AHTaren kontrako protesta batean parte hartzeagatik gazte durangar batek epaiketa izan behar zuen, eguaztenean, Donostiako epaitegian. Polizia agente baten kontrako atentatua eta bide-segurtasuna arriskuan ipintzea egozten zizkion fiskalak, hiru urteko kartzela zigorra eskatuz. Azkenean urtebeteko zigorra adostu zuten alde biek, eta orduantxe bertan sinatu zuten akordioa. Horiek horrela, suspentsioa eskatzeko aukera dute. Beraz, gazte durangar horrek ez du kartzela zigorrik bete beharrik izango.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!