Azkenean, alde biek bederatzi hilabeteko zigorra adostu eta sinatu dute gaur goizean, Bilboko Epaitegian.
Azkenean, alde biek bederatzi hilabeteko zigorra adostu eta sinatu dute gaur goizean, Bilboko Epaitegian.
2009an Euskal Liburu eta Disko Azokako egunetan, durangar bi erakustazoka aurrean zegoen autobus baten gainera igo ziren, AHTaren kontrako protesta moduan. Desorden publikoa egotzita, fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen.
Dena dela, durangar biek ez dute kartzela zigorrik beteko, zigorra urte bi baino txikiagoa delako eta ez batak ez besteak ez dutelako aurrekaririk.
Bestalde, datorren eguaztenean Durangoko beste gazte bat epaituko dute Donostian. Gazte horrek AHTaren kontrako Ordiziako manifestazio batean parte hartu zuen 2008an.
AHTaren kontrako hiru ekintzaile epaituko dituzte datozen egunetan