Marka onak "Durango Uria" beteranoen kriteriumean

Anboto 2010ko mai. 11a, 10:37

Zapatuan jokatu zen atletismoko proba hau. Parte-hartzea uste baino baxuagoa izan zen, hegazkinekin egondako arazoengatik.

Zapatuan jokatu zen atletismoko proba hau. Parte-hartzea uste baino baxuagoa izan zen, hegazkinekin egondako arazoengatik. [imgd]http://www.anboto.org/images/7500/7569/1.jpg[/imgd]Hamar bat kirolarik ezin izan zuten etorri, eta arrazoien artean errauts hodeiak eragindako kaosa dago. Bestela, marka onak eskaini zituzten bertaratutakoek. Korrika Armando Roca eta Maria José Gil izan ziren arinenak, jauzietan Daniel Fernandez eta Maria Teresa Liras, eta pisu jaurtiketan Juanjo Mendizabal (Bidezabal) eta Nekane Munarriz (argazkian). Antolatzaileak pozik agertu dira, jendea hurreratu zelako eta etxera gustura bueltatzeko aukera izan zuelako. [img]http://www.anboto.org/images/7500/7569/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!