200 parte hartzaileetatik gehienak Euskal Herrikoak dira; Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak, batez ere. Besteak beste, Madril, Katalunia, Kantabria eta Galiziatik ere etorriko dira atletak.
Durangoko Uria Beteranoen IV. Atletismo Criteriuma izango da zapatuan, 16:00etatik aurrera atletismo pistan. 200 parte hartzaileetatik gehienak Euskal Herrikoak dira; Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak, batez ere. Besteak beste, Madril, Katalunia, Kantabria eta Galiziatik ere etorriko dira atletak.
Luzera saltoan Jorge Paez cadiztarra da fabotiro, Espainiako errekorra berea delako 6,04 metrogaz. Altura saltoan modalitateko onenak etorriko dira: Oleg Urmakaez —Eibarren bizi den errusiarra—, Javier Villalobos —hiru bider Espainiako txapelduna— eta Daniel Fernández, esaterako.
Korrika eta hesietan
5.000 metroetan Javier Fontaneda eta Medicis gipuzkoarra dira faborito. Mari Jose Gil arrasatearra eta Marisol Ramos oñatiarra aurrean ibiliko dira distantzia luzeetan. Distantzia laburretan Jorge Paez eta Armando Roca 14 segundotik gertu ibiliko dira.
400 metro hesietan Asenjo madrildarraren eta Laura Moneo iruindarraren markak azpimarratzekoak dira.
Azkenik, jaurtiketetan Nekane Munarriz eta Juan Jose Mendizabal elorriarra bereiztu behar dira.