Nepalera abiatzeko azkenengo prestaketetan dihardute Txus Ruiz de Erentxun gida durangarrak eta Bideografik ekoiztetxeak. Espedizio honetan Tamur, Kangchenjungako harribitxia dokumentala grabatuko dute.
Ikus-entzunezkoaren ardatza Kangchenjungan sorburua duen Tamur ibaiaren jaitsiera den arren, protagonista bidaian parte hartuko duen gida nepaldarra izango da. “Abenturaz betetako espedizioaz gainera, Nepaleko bizimodua bertako gida baten bidez ezagutzea da helburua”, azaldu digute Bideografik ekoiztetxetik.
Txus Ruiz de Erentxunek aurretik Al filo de lo imposible lako telebista programetan parte hartu dau. Bideografikek Psicoblock dokumentala grabatu dau.