Durangaldeko Adarbakar taldeak bigarren urtez segidan irabazi du WOP Challenge proba

J.D.

Txapeldun familia argazkia.

Iazko denbora ia ordubetean hobetu du. 

Gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren aldeko WOP Challenge proba jokatu zuten joan zen asteburuan, The Walk On Project fundazioak antolatuta. Bigarren urtez segidan, Durangaldeko lagunek osatutako Adarbakar taldeak lortu du garaipena. 

Adarbakar taldeko 12 kideek zapatu arratsaldean ekin zioten erronkari Bilbon, eta 15 ordu, 51 minutu eta 13 segundoren ostean helmugaratu ziren abiapuntuan, Bizkaiari itzulia eman eta gero. Erreleboka, 19 etapatan banatuta, 226 kilometro egin zituzten, Durangaldetik ere igarota, Urkiola eta Oiz mendietatik, besteak beste. Iazko denbora 50 minutuan jaitsi zuten. "Denbora hobetzea espero genuen, baina ez hainbeste. 16 ordutik gora geratuko ginela uste genuen eta gure aurreikuspenak 15-20 minutuan hobetu genituen. Oso pozik gaude", adierazi dute taldeko kideek.

Iazko moduan Goizian Goiz Team geratu zen bigarren: 16:14:13. Ermuko taldeak orduerdi inguru jaitsi zuen 2025eko denbora, baina ez zen nahikoa izan eskualdeko taldea gainditzeko.

SAILKAPEN OSOA HEMEN

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!