Lau eta erdiko pilota txapelketako jardunaldi bana ikusteko aukera dago Durangon eta Zornotzan

J.D.

Durangon urriaren 9an izango da eta Zornotzan, 16an.

Durangaldean Eusko Label lau eta erdiko txapelketako partiduekin gozatzeko aukera dago datozen asteetan. Urriaren 9an, 21:15ean hasiko den jardunadian, final zortzirenei dagokien partidu bat jokatuko da Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Enpresek oraindik ez dute jakinarazi nortzuek jokatuko duten. Atarikoan, binakako partidu bat egongo da: Zabaña-Bikuña / Amiano-Imaz.

Urriaren 16an, 21:00etan, Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuak hartuko du erreleboa. Kasu honetan final laurdenetako lehen jardunaldia egongo da jokoan. Serie A eta Serie Bko partidu bana egongo dira ikusgai. Jaialdia binakako partidu batek osatuko du. Partidu horretako protagonista bat Aimar Morgaetxebarria zornotzarra da. Beste bikoteko atzelaria Bikuña izango da. Enpresek oraindik ez dute jakinarazi aurrelariak nortzuk izango diren.

Sarrerak 'entradasfronton.com' atarian erosi daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!