Zozketaren irabazleak 2.500 euro 24 orduko epean gastatu beharko ditu; erosketak udalerri parte hartzaile bakoitzean egin behar dira, bakoitzean 500 euro gastatuta. Kanpainak irauten duen bitartean, parte hartzen duten establezimenduek kanpainaren irudia duen banderatxoa eta kartela jarriko dituzte kanpoaldean. "Sarri, kulturari ez zaio ematen behar den garrantzia, eta merkataritzak ere herria bizirik mantentzen du, beraz, balorean jartzea dagokigu", azaldu du Orlan Isoird Berrizko alkateak aurkezpen ekitaldian.