[ARGAZKI GALERIA]: Durangaldeko gazte sozialisten martxa, iruditan

E.H. 2026ko uztailaren 17a

Durangaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak Elorrio eta Otxandio lotu dituzte oinez, udako martxagaz. Kirolaz eta aisialdiko egitarau zabalaz gainera, formakuntza eta eztabaida politikorako aukera izan dute.

Udako martxa uztailaren 14tik 16ra egin dute. Ibilbidea Elorrion hasi zuten, eta Abadiño zeharkatuta ailegatu dira Otxandiora. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "giro bikaina" izan dute egunik egun. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!