[EGITARAUA] Durangaldeko GKS eta IASek udako martxa aurkeztu dute Elorrion

J.D. 2026ko ekainaren 15a

Elorrion egindako aurkezpeneko irudia.

Uztailaren 14tik 16ra egingo dute ekimena. Elorrion hasi, Abadiñotik pasa eta Otxandion amaituko da.

Durangaldeko GKS eta IASek udako 'Durangaldeko gazte sozialiston martxa' aurkeztu dute asteburuan. Elorrion egindako aurkezpenean, pala partiden ostean, udarako prestatu duten ekimenaren nondik norakoak azaldu zituzten dozenaka gazteren aurrean.

Uztailaren 14tik 16ra egingo dute ekimena. Elorrion hasi, Abadiñotik pasa eta Otxandion amaituko da. "Gaurkotasuneko gaiak landu eta erronka politikoez eztabaidatzeko espazioa izango da martxa, baita giro osasuntsuan harremandu eta aisialdiarekin gozatzeko lekua ere", adierazi dute antolatzaileek. 

Ekimenean parte hartzeko bono orokorrak eskuragarri daude, 15 eurotan. 

UZTAILAK 14, MARTITZENA

  • 10:00 Etapa Elorriotik Abadiñora.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 16:30 Hitzaldia, Kultur etxean: 'Zer dabil gertatzen munduan?
  • 19:00 Tailerrak: Autodefentsa tailerra ITAIAren eskutik / Muralgintza eta graffiti tailerra / Ikasle asanblada tailerra.
  • 21:00 Afaria
  • Afalostean, Ikuskizuna: Lur Aranburu eta So & Show.

UZTAILAK 15, EGUAZTENA

  • 08:30 Gosaria.
  • 09:00 Etapa Otxandiora.
  • 17:00 Dutxa.
  • 20:00 Afaria.
  • Afalostean, Gaubela: 'Ikasle mugimenduaren historia (k)'
  • Ondoren, Chill out eta Mojitada.
UZTAILAK 16, EGUENA
  • 09:30 Gosaria.
  • 10:30 Hitzaldia, kultur etxean: 'Gazte langileok sozialismoa eraiki'
  • 12:00 Karropoteoa eta runba: ''Los Txintxos'.
  • 14:30 Bertso-bazkaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!