[BIDEOA] Luca Martinez nafarrak irabazi zuen zapatuko Urkiolako Igoera

Anboto 2026ko ekainaren 8a

Azken metroetan indartsuena izan zen. 

Luca Martinez (Garaje Tolosa/Danena) nagusitu zen zapatuan Durangaldeko errepideetan lehiatutako III. Urkiolako Igoeran. Estatuko txirrindulari onenak batu ziren, Espainiako juniorren koparako puntuagarria zelako. Azken igoeran erakustaldia eman ostean, Martinezek Raul Lopez (Baque Movistar Team) menderatu zuen helmugako esprintean, 2:33:35eko denborarekin.

102,6 kilometroko lasterketak hainbat ihesaldi eta mugimendu izan zituen, baina Urkiolako azken igoeran erabaki zen dena. Lopezek erritmo oso gogorra ezarri zuen, eta Martinez eta Aitor Mata (MMR Academy) bakarrik izan ziren hari eusteko gai. Azken txanpan Mata atzean geratu zen. Martinezen eta Lopezen arteko esprintean, lehenengoak indartsuena zela erakutsi zuen.

Kopa sailkapen nagusiko liderra den Dario Gimenok seigarren amaitu zen eta lidergoari eutsi zion.

Hiru onenak podiumean (Argazkia: Espainiako txirrindularitza federazioa)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!