III. Urkiolako Igoera Bizkaiko Klasikoak estatuko juniorrik onenak batuko ditu zapatuan. Lasterketa Abadiñoko udaletxean hasiko da, 15:00etan. Helmuga Urkiola gainean izango du 18:00 inguruan. Lehenengo, Miotako itzulia lau bider egingo dute. Ondoren, Zaldibartik Areitio igo, Berrizera jaitsi eta Garaitik Goiuria igoko dute. Handik Urkiolarantz zuzenduko dira.
Espainiako Koparen barruko proba denez, estatuko 26 talderik onenak batuko dira. Euskal Herriko taldeak ez ezik, Kantabria, Galizia, Madril, Katalunia eta Andaluziakoak etorriko dira, besteak beste. Durangaldeak bi talde izango ditu: Dromedario-Flotamet eta Zornotzako F2 Informatica. Etxeko txirrindularien artean Axular Aldazabal eta Eñaut Bilbao nabarmendu daitezke.
Abadiño Muntsaratz txirrindularitza elkartea da antolatzailea, hainbat erakunde eta eragileren babesarekin.