Espainiako Arte Eszenikoen 29. Max sarietarako finalisten artean Durangaldeko bi antzerki konpainia eta argi teknikari bat daude: Ganso&cCia konpainiak kale antzerki onenaren saria lortzeko finalista izatea lortu du, Welcome & Sorry antzezlanari esker. Anita Maravillas eta Portal 71-ren Andereño lanak, haur, gazte edo familiei zuzendutako obrarik onenaren saria lortzeko aukera izango du. Halaber, azken antzezlan horretako argiztapen diseinuagatik saria lortzeko aukera izango dute baita Ion Chavez berriztarrak ere.
Anita Maravillas konpainia zornotzarraren Andereño lanak sei hautagaitza izan zituen, eta horietako bi finalista izatea lortu dute. Ganso & Ciaren Welcome and sorryk hautagaitza bat lortu zuen.
Datorren ekainaren 1ean emango dira sariak Meridan (Espainia).