Herritarren artean, modu dibertigarri eta parte hartzailean Durangaldeko historia, bitxikeria eta ohiturak zabaldu asmoz, 'Zenbat ezagutzen duzu Durangaldea?' lehiaketa abiatuko du ANBOTOk. Hilero Durangaldeko herri bati buruzko 8-10 galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek, eta hile amaieran galderarik gehien asmatu dutenen artean sari bat zozkatuko da. Saria Durangaldeko jatetxe batean bazkari edo afari bat izango da, bi lagunentzat.
Lehenengo galdera sorta bariku honetan egingo da publiko eta Abadiñori buruzkoak izango dira.