Greba Orokorra

[ARGAZKI GALERIA] Greba orokorreko aldarriak ozen entzun dira eskualdeko hainbat herritan

Anboto 2026ko martxoaren 17a

Durangon ez ezik, Zornotzan, Elorrion eta Zaldibarren ere manifestazioak egin dituzte eta Mallabian kontzentratu egin dira. 

Manifestazioen amaieretan egindako irakurketetan gutxieneko soldata propioak eta bizitza duinak aldarrikatu dituzte. "Gurea elkartasuna da. Gutxieneko soldataren alde egindako ibilbideak ekarri gaitu greba deialdira, baina bizi dugun testuinguruak hamaika arrazoi gehitzeko aukera ematen digu. Etxebizitza prezioek gora egiten jarraitzen dute, eta esku hartze bakarra errentisten mesedetan egiten da; zerbitzu publikoen eraispen isila eta etengabea bizi dugu; pentsioetan, soldatetan bezala, sexu-generok arrakala betikotzen jarraitzen du; eskubideen murrizketak justifikatzen dituzte, 'batzuk urrunegi joan omen direlako'; krisi ekologikoa areagotzen ari da; eta langileok urtero gure lanpostuetan gaixotu eta hil egiten gara patronalaren utzikeria dela eta", adierazi dute, esaterako, Zornotzan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!