Durangaldea, greba orokorraren atarian

E.H. 2026ko martxoaren 16a

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuetako hainbat odezkari Bilbon egindako agerraldi batean. LAB

Sindikatuek eta eragileek adierazi dutenez,  "bizimodua garestitu arren, soldatak ez dira neurri berean igo" eta "aberastasunaren banaketa gero eta modu bidegabeagoan egiten ari da". Hori dela eta, greba orokorrera deitu dute: 1.500 euroko gutxieneko soldata ezarri gura dute Hego Euskal Herrian. Eta erabaki hori, lurralde horretako egituretan hartzea. 

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorrera deitu dute biharko. 1.500 euroko gutxieneko soldata ezartzea, hori izango da lanuztearen oinarri nagusia, eta Confebaski eta Nafarroako Enpresarien Elkarteari eskatuko diote akordio bat egitea, gutxieneko kopuru hori bermatzeko. Era berean, sindikatuek "ekimen politikoak abiatzea" eskatuko diete Eusko Legebiltzarrari, Nafarroako Legebiltzarrari eta Espainiako Diputatuen Kongresuari, Langileen Estatutuaren 27. artikulua aldatzeko, eta horri esker, estatuko Autonomia Erkidego bakoitzak, tartean Euskadik eta Nafarroak, bere Lanbidearteko Gutxieneko Soldata definitu ahal izateko (LGS): 1.500 eurokoa, grebarako deitzaileen asmoz.

Lanuztera deitu duten sindikatuen berbetan, bizimodua "garestitu" egin da 2008tik hona, "baina soldatak ez dira neurri berean igo". Eta ondorioz, langileek "erosahalmena galdu" dute. "Egungo soldatek ez dute oinarrizko gastuei aurre egiteko aukera ematen, eta horrek herrikide eta auzokide askoren bizitza soziala mugatzen du", adierazi dute. Halaber, "aberastasunaren banaketa gero eta modu bidegabeagoan" egiten dela eta krisiak "biderkatu" egin direla gaineratu dute: "Krisi ekologikoa, zaintzarena, soziala, ekonomikoa, politikoa, gerra hotsak edota eskuin muturraren oldartzea. Etxebizitza eta oinarrizko produktuen prezioen gorakada ere eman da, eta horrek prekarizatu eta pobretu egiten gaitu", zehaztu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!