Jone Erzilla artista durangarrak erakusketa berria inauguratuko du: Yung Urkiolamendi. Erakusketa Zaldibarko Xerra espazioan ipiniko du ikusgai, bariku honetatik aurrera. Inaugurazio ekitaldia 17:30etatik izango da. Besteak beste, Rara Sego (Gijon) eta Cohete Fernandez (Valentzia) tatuatzaileak egongo dira, aeta Neskachas irundarrek performancea egingo dute. Halaber, Landa eta Xuxe and Grandma musika jartzaileek giroa. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai Xerran.