Gaur Etxera Trail mendi lasterketa jokatu da Gernikan, euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko kirol proba. Durangaldeko kirolari ugarik parte hartu du, eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak eskualdera ekarri du txapela. Gizonezkoen kategorian, bikain aritu da Iñigo Pradera. Mallabitarra azpitxapeldun gelditu da.
Lasterketak 10:30ean irten du Gernikako Pasealekutik. Korrikalariek 16 kilometroko ibilbidea egin dute, 650 metroko desnibela gaindituta.
Podiumak era honetan gelditu dira:
Emakumeetan:
- Oihana Azkorbebeitia (Abadiño): 01:23:50
- Nerea Urteaga (Zumaia): 01:24:18
- Mayi Mujika (Elgoibar): 01:24:28
Gizonezkoetan:
- Mikel Arriola (Eibar): 01:11:53
- Iñigo Pradera (Mallabia): 01:12:42
- Daniel Ibarrondo (Kanpezu): 01:13:09
Sailkapen guztiak kronoak.eus atarian kontsultatu daitezke.