Ikasleen Egunak gaztetasunez jantzi zuen Durangoko Azoka bere lehenengo egunean. Euskal Herri osotik Durangora bisitan etorritako gazteek Landako Guneko kaleak lepo bete zituzten. Eguerdian, autobusetan nor bere herrira joandakoan berriro lasaitasuna berreskuratu zuen azokak. Arratsaldean ere hainbat bisitarik euskal kulturgileen proposamenak ezagutzeko aukera izan zuten.