Ezkontzei bideratuta, zein zerbitzu eskaintzen duzue?
Batetik, esperientzia premium osoa daukagu. Hartara, emaztegaiagaz batera beste pertsona bi sartzen dira. Sarritan ama eta ahizpa izaten dira, edo lagunen bat, babestuta sentitzeko. Zerbitzu honetan bina proba sartzen dira. Bestetik, badugu zerbitzu bakarreko esperientzia ere. Izan ere, jendeak sarritan ez daki orraztu eta makillatu egiten dugula. Beraz, zerbitzu biak uztartzen dira eta aukeran dago beste pertsona estraren bat sartzea.
Zelan izaten da lehenengo kontaktu hori ezkontzera doan pertsonagaz?
Aurretiazko hitzordu bat ipintzen dugu saloian elkar ezagutu gaitezen. Ezkontza bera zelakoa izango den azaltzen digute. Badaude oso ezkontza sinpleak, eta kasu horietan gauza sinple baten bila datoz. Horrela, profil bat lantzen dugu eta proba bi egiten ditugu. Lehenengoa ezkontza baino hilabete batzuk lehenago egiten dugu. Lanketa denboragaz egitea gustatzen zait, lasai ibiltzeko. 3-4 ordukoa izaten da, aukera askogaz etortzen direlako. Dena erabaki dugunean, hau da, ilea eta makillajea, jantziaren azken-aurreko proba egiten dugu look osoa ikusteko. Proba biak bateratzeari garrantzitsua deritzogu, dena ondo uztartuta dagoela baieztatzeko.
Jendea ideia zehatz bategaz etortzen da, baina Instagrameko argazkietatik errealitatera aldea dago.
Lehenengo eta behin, argazki guztiak zoragarri ikusten dira Instagramen, baina bizitza errealean ez daukagu ez azal hori ezta ile kopuru hori ere. Baina, egia esan, jende asko ideia bategaz datorren arren, aholkuak begi onez hartzen dituzte. Beti gomendatzen diet argazki batzuk erreferentzia modura dituzten arren beste aukera batzuk ere probatzea.
Ezkontza ospatzen den lekura joaten zarete zerbitzua eskaintzera?
Gaur egun, ezkongaiek euren etxera edo ospakizuna izango den lekura joateko eskatzen dizute. Zerbitzua bertan eskaintzea da kontua. Gainera, argazkilaria ere bertan egoten da eta prestaketa uneen irudiak hartzen dituzte.
Ile batua osagarriekin
Motots sinplea
Estilismoa eta makillajea