Karlos Ardanza abadiñarrak irabazi du Euskal Herriko ardi-txakurren txapelketa

E.H. 2025ko ira. 13a, 21:32

Jon Martin Larruskain Garaiko zinegotzia, Erramun Osa Garaiko alkatea, Karlos Ardanza eta Lazaro Milikua Gerediagako kidea.

Etxean, Durangaldean geratu da Euskal Herriko txapela, eta zehatzago esanda, Abadiñon. Karlos Ardanza eta Mendi txakurrak lehenengo egin dute, gaur, Garain jokatutako Euskal Herriko txapelketan.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamar txakur eta artzain lehiatu dira arratsalde honetan, Garain. Tartean izan da, halaber, iazko txapelduna: Mutrikuko Jabier Zubiaurre. Gipuzkoarrak bi bider lehiatu ahal izan du horri eskerrak; Mendi eta Argi txakurrekin egin du. Era honetan geratu da sailkapena:

  1. Karlos Ardanza eta Mendi (Abadiño)
  2. Fidel Alonso eta Lis (Areta, Laudio, Araba)
  3. Jesus Razkin eta Mendi (Etxarri-Aranatz, Nafarroa)
  4. Jabier Zubiaurre eta Mendi (Mutriku, Gipuzkoa)
  5. Marcos Aspizua eta Negu (Urduña, Bizkaia)
  6. Jose Mari Jauregi (Ilarduia, Asparrena, Araba)
  7. Aitor Tato eta Fidel (Ataun, Gipuzkoa)
  8. Jabier Zubiaurre eta Argi (Mutriku, Gipuzkoa)
  9. Juan Egurrola eta Baserri (Etxebarria, Bizkaia)
  10. Jose Mari Bengoa eta Zeu (Oñati, Gipuzkoa)
  11. Jorge Oteiza eta Lagun (Oronoz-Mugairi, Baztan, Nafarroa)

EHATE Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, "giro ederrean" joan da jardunaldia, eta "lan politak" egin dituzte artzainek zein txakurrek. Era berean, Jose Mari Ustarroz omendu dutela gaineratu dute, eta hilaren 21ean, Oñatin Nazioarteko txapelketa jokatuko dela gogorarazi. Azkenik, gaurko jardunaldia ETBn ikusi ahalko dela iragarri dute. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera izango da emankizuna. 

Argazkia: Mirari Plazaola (EHATE)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!