Palestinako genozidioa salatzeko kontzentrazioak antolatu dituzte Durangaldeko herrietan

Ekaitz Herrera 2025ko ira. 2a, 10:19

Israelgo armada Gazan egiten dabilen sarraskiaren aurrean, Gernika-Palestina dinamikak mobilizatzera deitu du. Mobilizazio ia guztiak barikuan izango dira, 19:00etan. Abadiñokoa 18:30ean izango da. 

  • Berrizen, kazerolada udaletxe aurrean.
  • Durangon, kontzentrazio zaratatsua egingo dute Andre Marian.
  • Elorrion, giza katea egingo dute Aldatsekua eta herriko plaza lotuta.
  • Mallabian, udaletxearen aurrean batuko dira.
  • Mañarian, kontzentrazioa udaletxearen aurrean
  • Iurretan, ibilaldi zaratatsua egingo dute Montoitik Dantzari plazara.
  • Atxondon, plazatik hasi eta Irubideko biribilgunera joango dira martxan.
  • Zaldibarren, herriko plazan batuko dira.
  • Zornotzan, udaletxearen aurrealdean.
  • Otxandion, herriko plazan
  • Abadiñon, 18:30ean izango da, Muntsaratzen Xirimiri aurrean. Kazerolada

Duela egun gutxi Global Sumud flotillak irten zuen Bartzelonako portutik, Gazara laguntza humanitarioa helarazteko. 22 ontzietan 44 herrialdetako ordezkariak abiatu ziren, tartean, 4 euskal herritar. Bestalde, Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak protestara deitu du atzerriko prentsak Gazan libreki lan egin dezan eskatzeko. ANBOTOko lantaldeak bat egin zuen erakundearen deialdiarekin, astelehenean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!