Erakundearen datuen arabera, Israelgo armadak 200 kazetari baino gehiago hil ditu Gazan azken bi urteotan (azken erasoa abuztuaren 25an izan zen. Bost kazetari hil zituzten egun hartan). Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak jakinarazi duenez, "Israelgo armadak erritmo horretan jarraitzen badu kazetariak hiltzen, laster ez da bakar bat ere geratuko". Hori dela eta nazioarteko komunikabideak mobilizatzera deitu dute. Izan ere, argi adierazi du erakundeak: kazetariak hilda, armada Gazan egiten dabilen krimenak ezkutatzea gura du Israelek.
Euskal Herriko eta atzerriko hainbat hedabidek egin dute bat ekimenagaz. EITBk, Berriak, Goienak, Hirukak (Euskal Herria), El País, RTVE, EFE, ElDiario.es, El Salto (Espainiako estatua), Canal Sur (Andaluzia), Ara, El Periodico de Catalunya eta CCMAk (Herrialde Katalanak), besteak beste.