Elkarretaratzeak egin dituzte Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia salatzeko

Anboto 2025ko uzt. 19a, 12:45

UEMAk deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, besteak beste, Mañarian eta Mallabian; Atxondoko hainbat herritar Mañarikora hurbildu dira, udalak deituta. 

Euskararekin bat lelopean kontzentratu dira udaletxeen aurrealdean. Hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Euskal Autonomia Erkidegoko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak, euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna "urratzen" dela ebatzita. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak elkarretaratzeak deitu zituen gaurko, epaia larritzat joz, eta euskara "bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatzeagatik". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!