Uda sasoia eta oporrak momentu paregabea izaten dira argazkilari senari bide emateko. ANBOTOn zuen argazkiak ikusteko irrikan gaude, eta gainera, argazkirik politenak saritu gura ditugu. Horretarako, beste urte batez Udako Argazki Lehiaketa martxan jarri dugu. Aurten ere, arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak: eskualdeko argazkirik onena, eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunean ipini beharko dituzte argazkiak edo 688 635 041 zenbakira bidali. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna irailaren 15a izango da.
Sariei dagokienez, lau sari egongo dira: Durangaldeko argazkirik onenak smartbox bat, eskualdetik kanpoko argazkirik onenak euskal produktuz osatutako otzara bat, Durangaldeko argazkirik bozkatuenak Garaiko Landetxearen eskutik bertan egonaldia eta eskualdetik kanpokoak Databostek emandako aurikularrak.