Ertzaintzaren arabera, atxilotuak Berrizko Olakueta auzoko enpresan batean egin zuen lapurreta. Enpresako leihoetako bat hautsi, eta bertako aldageletako hainbat armairutan lapurretan egin zuen; motxila, dirua, agiriak eta kreditu txartel bat lapurtu zituen Ertzaintzaren arabera. Hain zuzen ere, kreditu txartel hori Zornotzan erabili zuten gero, eta ertzainek miatu ostean, atxilotu egin zuten gizonezkoa indarrez lapurreta egitea eta iruzur egitea leporatuta.
Ertzain etxera eraman zuten ostean.