Durangon, Komentukalean egokitu dute gune hori, LAB sindikatuaren egoitzan. Bertan, "Durangoko torturatuei karpetak helarazteko, banaturiko karpetak jasotzeko, zalantzak argitzeko eta beharrezko laguntza eskaintzeko" zerbitzua emango dute. Informazio gunea ekainaren 19an, 26an eta uztailaren 3an egongo da zabalik, 17:30etik 19:30era. Zornotzako gunea, berriz, Zelaieta zentroan ipini dute, eta ekainaren 13an, 20an eta 27an, eta, uztailaren 4an, 11n eta 18an izango dute zabalik, 17:30etatik 19:00etara.
Torturatuen Sareak otsailean egin zuen bere sorrera batzarra, Donostiako Kursaalean. Tortura jasandako 900 euskal herritar batu ziren han. Kriminologiaren Euskal Institutuaren datuen arabera, 1960tik 2014ra artean Hego Euskal Herriko 5.300 herritarrek baino gehiagok jasan zuten tortura.