Zornotza Saskibaloi Taldeak eta Tabirako klubak harrobiagaz harro egiteko arrazoiak dituzte. Klub bietako junior taldeek Bizkaiko txapelketako finala jokatu zuten domekan, Santurtzin. Partidu ikusgarri eta estu batean, zornotzarrak geratu ziren txapeldun: 75-72.
Durangarrak faborito ziren denboraldian zehar erakutsitakoagaitik. Gainera, azken faseko finalerdian 83-36 xehatu zuten Santurtzi etxeko taldea. Zornotza STk gehiago sufritu zuen sailkapena eskuratzeko: 73-62 Sopelako Ugeraga Saski taldearen aurka.
Finalean Zornotza aurretik joan zen partiduko zatirik handienean, baina azken unera arte ez zen irabazlea erabaki. Minutu baten faltan 72na berdinduta zeuden. Azkenean, jaurtiketa libreei esker, zornotzarrak geratu ziren txapeldun.
Talde bietako jokalariak elkarrekin: (Argazkia: Markel Iglesias)