Orain, lau talderik onenek Euskal Ligako txapelketa jokatuko dute. Elorriok laugarren sailkatu den Gipuzkoa Sortzen taldea izango du aurkari finalerdietan. Joaneko partidua domeka honetan izango da, 11:30ean, Donostian. Bueltako partidua maiatzaren 17an, 17:00etan, Elorrioko San Roke errugbi zelaian.
Beste kanporaketa Universitario Bilbao eta Getxo Etorkizun taldeen artekoa da. Sailkatzen diren talde biek maiatzaren 31n jokatuko dute finala, Gasteizen.
DRT eta Urgozo
Durangaldeko beste ordezkari biak, Durango Rugby Taldea eta Zornotzako Urgozo, Elorrio baino beherago ibili dira. Durangoko taldeak zazpi garaipenegaz amaitu du denboraldia, bederatzigarren tokian. Urgozo hamaikagarren geratu da.