[ORDUTEGIA]: Itzulia eguenean Durangaldetik ze ordutan pasatzen den jakin gura duzu?

Anboto 2025ko api. 9a, 15:00

Artxiboko irudia.

Bihar, eguena, Beasainen hasi eta Markina-Xemeinen amaituko den Itzuliko etapa, eskualdetik igaroko da. Etapak 170 kilometro ditu eta 13:03an hasiko da. 44. kilometroan Asentzio gainetik igaro eta Elorriora jaitsiko dira. Handik Berrizera joango dira Miotatik. Ondoren, N-634 errepidea jarraituko dute eta Arriandin Muniketarantz sartuko dira.

 

DURANGALDEKO ORDUTEGIA

  • Elorrio: 14:30 – 14:38
  • Miota: 14:34 – 14:42
  • Berriz: 14:39– 14:48
  • Iurreta (Zugastietako bidegurutzea): 14:50 – 15:00
  • Orobio: 14:53 – 15:03
  • Muniketagane: 14:58 - 15:09

 

TRAFIKO-MOZKETAK

  • ELORRIO
    Egueneko etapak Julian Ariño, Elizburu, San Pio eta Ibarra kaleak zeharkatuko ditu, ordena horretan. Horregatik, 13:30etik 15:00era bitartean ibilgailuen zirkulazioa etenda egongo da gune horietan, baita Elgeta eta Berrizekin konektatutako sarrera eta irteera errepideetan ere.
  • DURANGO
    N-634 errepidearen trafikoa 14:15etatik 15:00etara artean moztuko da. Herrira sartzeko, Durangoko bidesarea erabil daiteke. Errepide horretan, baliteke auto pilaketak sortzea, batez ere txandakako aldaketaren ondorioz. Errepide nagusitik etorritako gidariek itxaron egin beharko dute, errepidea itxita egongo baita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!