[BIDEOA] Eñaut Bilbao mallabiarrak junior mailako Uzarragara Igoera irabazi du

Anboto 2025ko mar. 24a, 12:45

Zornotzako F2-Informatika taldeko txirrindularia indartsuena izan zen aldapa gora.

Zapatuan junior mailako Uzarragara Igoera lehiatu zuten Antsuola inguruan. Ia 200 txirrindulari izan zituen lasterketa eskualdeko gazte batek irabazi zuen: Zornotzako F2-Informatika taldean dabilen Eñaut Bilbao mallabiarrak.

Lasterketako mendate nagusietan protagonista izan zen. Lehenengo, Deskargan gora eraso gogorra jo eta lasterketa hautsi zuen. Hamar bat laguneko taldetxoa sortu zen lasterketa buruan. Ondoren, Uzarragan gora, aurkarien erasoei aurre egin zien lehenengo, eta azken metroetan berak egin zuen aurrera garaipena eskuratuz. Bilbao gustura dago bere errendimenduarekin eta "sentsazio oso onak" izan zituela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!